Puntu garrantzitsua, liderraren kontrako lehia borrokatuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 26a, 01:00

Liderra hartu zuen bisitan Mundarroko erregional erreferenteen taldeak larunbatean, Andoaingo Euskalduna taldea. Partidu zaila izango zela bazekiten arren, eustea lortu zu­ten, eta 0-0 berdinduta bukatu zuten norgehiagoka.

Partidu erakargarria eta era­bakigarria izango zela bazekiten bai jokalariek, baita zaleek ere. Hori horrela, bertako eta kanpoko zaletuek bete zituzten Zarku­mendegiko harmailak, giro ona lau haizetara zabalduz.

Berdinketa honi esker, sailkapen orokorrean puntu bat gehitzeaz aparte, bigarren postutik gerturatu ditu moreak.

Aukera txikia, aurreneko zatian
Hasieratik konturatu ziren jo­kalariak exijentzia fisiko haun­dia eskatuko ziela, baita kontzentrazio-maila altua ere, helburua ahalik eta huts-egite gutxien burutzea baitzen. 
Golak sartzerakoan, aurreneko zatian oso aukera gutxi izan zituzten bi taldeek, bai etxekoek eta bai kanpokoek. Argiena, ordea, Mundarroko mutilena izan zen, zalantzarik gabe. Oso aukera argia izan zen; talde jokaldi oso on bat Beñaten burukada ezin hobe batekin bukatu zena. Baloiak atezaina gailendu zuen, baina Euskaldunako defentsa batek marra gainean atera zuen, eta etxekoen ilusioak zapuztu egin zituen.

Euskaldunak, partiduaren kontrola
Hasiera batean aurrenekoaren jarraipena izan zuen bigarrenak; bi taldeak paretsu ibili zi­ren, bakoitza bere lan egiteko moduarekin. Minutuak aurrera joan ahala, ordea, partiduaren kontrola hartzen joan zen Euskalduna, eta erakutsi zuen zergatik den egun Ligako liderra. Presioa areagotu egin zu­en etxekoengan, haiek pixka bat estutuz.

Dena den, asmatzerik ez zuten izan, eta golik gabe geratu zen. Batetik, defentsaren lanari esker; eta aukera argi bat izan zutenean, Mun­darroko atezainak geldialdi paregabe bat egin ondoren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!