Mugi txartela egiteko karpa gaur, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 26a, 01:00

Gipuzkoako Mugi txartelaren bueltan, al­da­keta nabarmenak izango dira apirilaren 1etik aurrera. Horien artean, azpi­marra­garriena izango da REN­FE sartuko dela MUGI txartelaren sis­teman, baina baita txartelaren beraren tarifen aldaketa ere.

Aurreneko hori aprobetxatuz, Gipuzkoako Lurralde Agin­­­taritzak (GGLA) MUGIpuz­koa ekimena antolatu du, eta Gipuzkoako hainbat herri bisitatuko ditu; horien artean Hernanin izango da gaur. 

Arreta Zerbitzurako Bulego ibiltaria jarriko du Plazan, karpa batean, herritarrei MU­GI txartelaren informazioa eman, eta bide batez, txartela egiteko aukera eskainiko du. 

Goiz eta arra­tsaldez egongo dira Plazan; goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.
Txartela bera egiteaz aparte, MUGI txartela egin nahi duenak bulego ibiltarian egin ahal izango dituzte argazkia, beharrezko agirien kopiak (NAN edo Familia Liburua), inprimakia betetzea, baita ordainketa ere (txartelaren bidez egiteko aukera izango da).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!