Mugi txartela egiteko aukera, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 25a, 01:00

Renfe aldiriko trena Mugi sisteman integratuko dela eta, Mugipuzkoa ekimena antolatu du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak. Eta horren baitan, Hernaniko Plazan izango dira bihar, bulego ibiltaria jarrita, Mugi txartela egin ahal izateko. Bertan egongo dira goizeko 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!