Biharko barreterapia saiorako, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 25a, 01:00

Tailer berezia antolatu dute bihar, Zilegi Eskolen barruan, Udaleko Euskara sailak eta AEK euskaltegiak. Barretera­pia saioa egingo dute, goizeko 09:30etan hasita, kiroldegiko gela anitzean, musika eskolaren ondoan.
Maialen Viaña psikologoak gidatuko du tailerra, eta mar­txoaren 5ean izango du segida, biharkoak. Arropa ero­soa­re­kin joatea gomendatu dute.
Saioa doakoa izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik: kultur etxean, edo zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!