Gaur jarri du hitzordua Mendiriz Mendi elkarteak, irteera egiteko, Hernani Ezagutuz zikloaren barruan. Goizeko 08:00etan elkartuko dira Atsegindegin, eta bertara azaltzea nahikoa da; ez zen izena eman behar aurrez. Oberan pagadian barrena ibiliko dira, Ugaldetxotik abiatuta.
Datorren asteburuan, berriz, trabesiako eski ikastaroa egingo dute, eta interesa dutenekin, bilera egingo dute bihar, arratsaldeko 20:00etan, elkartean. Bertan eman daiteke izena.