Datorrenaren zain, bukatu berritan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Puntako bertsolariek eman zioten hasiera atzo, Bertso Gutiziak ekimenari: Maialen Lujanbio eta Onintza Enbei­ta, Euskal Herriko eta Biz­kaiko Bertsolari Txapelke­tetako ira­bazleak, eta Unai Agirre eta Aitor Mendiluze, Euskal He­rriko finalistak aritu ziren bertsotan, Unai Elizasuk mar­katutako gaiei punta atera eta ironiaz nahiz xa­mur­tasunez erantzuten.

Ordubete pasatxoko saio­a­ren ondoren, Basque Culinary Cen­terreko ikasleek pres­ta­tuko jaki goxoekin gozatzeko aukera izan zen gero.

Laugarren urtea izan da aurtengoa, Kronikak, Insa­lu­sen laguntzarekin eta Basque Culinaryri esker Bertso Gu­tiziak ekitaldia antolatzen duena, eta sarrera guztiak bukatu ziren, eguna baino lehen.

Bertaratutako herritarrak ez ziren damutu, eta arra­tsalde eta iluntze ederra pasa zu­ten. Datorren urtean be­rriro ere aukera izango ote den galdetu zuenik ere izan zen, eta beraz, Basque Culinary Centerreko ikasleak ere pozik geratu ziren, Kro­nikari aitortu ziotenez, jen­dea errepikatzeko gogoz atera dadin izaten baitute helburu, horrelako ekitaldietan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!