Araudi teknikoaren inguruko formakuntza saioa antolatu du Eskubaloi Taldeak gaur, 19:00etatik 21:00etara kiroldegiko bigarren pistan. Jon Gallego, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko epaileen formakuntzaren arduradunak emango du, eta jokalari guztiak azaltzea garrantzitsua dela azpimarratu dute.