Euskal Herriko Mus Txapelketaren bigarren fasea gaur jokatuko da herrialdeetako finalak jokatuta. Zazpi herrialdetako 440 muslari lehiatuko dira Lizarrako finalerako txartela lortzeko helburuarekin.
Horrela, Gipuzkoako eta Nafarroako finaletan ariko dira, Urumea bailarako muslariak. Juanito eta Iban Eskudero aita-seme goizuetarrek, Iruñan daukate zita, Alde Zaharreko Arrano elkartean, goizeko 08:30etan hasita.
Eta Zaldibian ariko dira Ereñotzuko Joxan eta Hodei Egaña aita-semeak. Arratsaldez jokatuko dituzte partidak gipuzkoarrek, 15:00etan hasita, Zaldibiako Herri Antzokian.
128 bikote sailkatzen dira finalera
Finalera 128 bikote sailkatzen dira eta herrialdeetako finaletan 440 bikotek hartuko dute parte. Nafarroako eta Gipuzkoako txapelketak izaten dira jendetsuenak.