Mugi txartela egiteko aukera, asteartean Plazan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Oraindik Mugi txartelik ez dau­kanari txartela lortzeko au­kera eman nahi die Gi­puz­koako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, MUGIpuzkoa kan­painarekin.

Hori horrela, herriz herri postuak  jarriko dira txartela egin ahal izateko, eta as­te­ar­tean Hernanin emango da au­ke­ra, Plazan, goizeko 11:00e­ta­tik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Postu horretan bertan emango da aukera txartela lortzeko bete behar den orria betetzeko, ordainketa txartel bidez egi­te­ko, argazkia ateratzeko eta be­ha­rrezko agirien kopiak, NAN edo Familia Liburuarena, egiteko.

Renfen ere Mugi, apiriletik
Gogorarazi dute autobus publikoetan ez ezik, apiriletik aurrera Mugi txartela Renfeko aldirikako tren zerbitzuan ere erabili ahal izango dela.
Hain zuzen, horren ai­tza­kian jarri dute martxan txar­tela egiteko kanpaina. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!