Hernanin aurten, Trialsin txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Bizikleta gainean mota guz­tie­tako oztopoak gainditzen daukaten abilezia erakutsiko dute bihar Hernanin, Gipuz­koa­ko Trialsin txapelketan par­te hartuko duten lehia­ki­de­ek. 

Biharkoak txapelketako au­rreneko probak izango dira, eta 10:30etan hasiko dira, kirol­de­giaren ondoan. Horrela, orain arte Fagollagan egiten zen proba herritarrei gertu­ratu nahi izan zaie. Parte-har­tzai­le­en ar­te­an Irene Caminos, Be­nito Ros eta Ion Areitio bezalako espezialistak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, herritarrek ere probatu ahal izango dute kirol hau; bertan utziko zaizkie bizikletak eta kaskoak.
Hurrengo probak Tolosan eta Aretxabaletan egingo dira, mar­txo­aren 31 eta maiatzaren 19an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!