Txotx garaian Sagar Lasterrak korrika jartzen ditu hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Beste  modu batera ‘txotx’ egiteko aukera es­kainiko du, hamalaugarrenez, Sagar Las­terrak, CD Her­nani atletismo sai­laren eskutik. Sagar Las­terrak.  Gaur izango da lasterketaren hamabigarren edizioa; Her­na­ni Arraun Elkartearen egoi­­tzatik, Ibarluze poligonotik abiatuko da, goizeko 11:00etan.

Sagardotegietatik, 8,9 km.
Urtero bezala, sagardotegietatik egingo dute korrika, lasterkariek; besteak beste, Goi­ko-Lastola, Elorrabi, Ipa­rra­girre, Altzu­e­ta, Olaizola, Otsua-enea eta Itsasburu zeharkatuko dituzte, Herna­nira iritsi arte. Hain zuzen, Ave Maria parkean emango zaio bukaera, eguerdi aldera.
Ibarluze poligonotik abiatuko dira lasterkariak, eta ber­tara joateko, doako autobusa jarriko dute. Bi aukera izango dira, 10:10etan abiatuko da au­rre­nekoa, eta 10:30e­tan, bigarrena, biak, Kirol­de­gitik.

Ondoren, eguerdi aldera egingo dute sari-banaketa Ave Maria parkean. Lau kategoriatan izango dira sariak: maila absolutuan gizon eta emakumeak; eta beteranoen mailan, gizon eta emakumeak. Gaine­ra, opariak ere zozketatuko dituzte, partehartzaile guztien artean.

Dorsalak eta izenemateak, Kiroldegian
Horren aurretik, azkeneko ize­­nematea osatzeko aukera izango dute korrikalariek, goi­zeko 09:00etatik 10:30ak bi­tarte, eta ordu berean jasoko di­ra dorsalak eta txipak, baita kontsigna zerbitzua ere. Korrika eta txo­txa ere uztartu daitezkeela erakutsiko dute!  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!