Danborradan parte hartzeko, etzira arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

inude eta artzainen konpar­tsa berreskuratuko du aurten Asti­gar Dantza Taldeak. Inaute­rietako igandearekin urtero egiten duten ikuskizuna beharrean egingo dute; eta aurten, martxoaren 3an izango da hori.

Eguer­­­diko 12:30etan abiatuko dira Ergo­biako plazatik, eta herriko ka­leak zeharkatu ondoren, Joseba Barandiaran plazan borobilduko dute emanaldia.

Izenematea, Ikatzan
Inude eta artzainen desfilearen parte izango da danborrada, baita ere, eta bertan parte hartzeko deia egin diete 14 urtetik gorako astigartarrei. Horreta­rako, izena eman behar­ko da astelehena baino lehen; Ikatza tabernan utzi du Astigar Dantza Taldeak apuntatzeko orria.

Adinaren mugaz gain, ondo pasatzeko gogoa izatea ere eskatu dute. Eta janzteko modua ere, zehaztu dute partehartzaileentzat: galtza beltzak, alkandora txuria, baserritar zapia eta txapela.

Ergobiako plazatik abiatuko dira inude eta artzainak 12:30etan, eta Joseba Barandiaran plazan bukatuko dute.

Bi entsaio, hurrengo astean
Izena emateaz aparte, bi entsaio izango dira. Aurre­nekoa, etzi izango da, arratsaldeko 19:00etan, Herri Eskolako patioan. Eta bigarrena, aldiz, ostiralean izango da, iluntzeko 20:00etan, leku berean. Azken hau entsaio orokorra izango da, eta dantzariekin eta txarangarekin burutuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!