Jangelaren haundipena, eraikin berria eta DBHaz, gurasoekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

bilerarako deia egin zion Udalak aurreko astean Herri Eskolako komunitateari, hari dagozkion gaien nondik-nora­koak azaltzeko. Alkatetzak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez, «legegintzaldi honetan martxan jarri diren» hiru proiektu landu zituzten, bereziki: jangelaren haun­dipena, eraikin berria eta etorkizuneko DBHrako orubea eskuratzea.

Beste ekintza batzuen menpe, eraikin berria
Zorione Etxezarraga alkateak azaldu zuenez, «Herri Esko­lako eraikin berriaren obra atzeratzea Arrobitxulon egin behar diren beste hainbat ekintzen menpe dagoela da: batetik, ezpondaren egonkor­tzea eta auzoa herriko oinarrizko zerbitzuekin (Herri Es­kola, kiroldegia eta udaletxea) lotuko duen igogailua egitea; eta bestetik, Herri Eskolako eraikin berria kokatzeko Plan Orokorrean egin beharreko aldaketa puntuala egitea».

Jangelaren kasuan, «txikienen espazioari 100 plaza gehituko dizkion haundipen obra geldituta dago Herri Es­kolako Obren Batzordeak es­katuta.  Batzorde honek ez du Udalaren proiektua bere egiten, matrikulazioen garapenaren azterketa bat egiten den arte, ziurtatzen duena haundipena nahikoa dela», azaldu dute.

Plan Estrategikoa, Herri Eskolaren zerbitzura
Udal gobernuaren ustetan, Guraso Elkarteak jangelaren haundipena beste lan batzuekin lotzen dute «azterketa sakonagoa behar dutena, eta horrek, jangelak behar duen haundipena atzeratuko du». Batzorde horrek eskatuta, Udal gobernuak hitza eman du «Herri Eskolaren zerbitzura» jarriko duela «udal aurrekontuak aurreikusten duen Hez­kuntzako Plan Estrategikoa».

Horrez gain, Udal gobernuak iragarri du Herri Es­kolaren zuzendaritzarekin bile­ra deituko duela indarrak batzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!