AEK euskaltegiak antolatuta, beste Zilegi Eskola bat izango da asteartean. Barreterapia tailerra egingo dute Maialen Viaña psikologoak gidatuta. Goizeko 09:30etan hasita izango da kiroldegiko gela anitzean (musika eskolaren ondoan); orduan izango da aurreneko saioa, eta jarraipena izango du martxoaren 5ean. Arropa erosoa eramatea gomendatu dute, eta aurretik izena ematea ere bai. Horretarako, kultur etxera joan beharko da, edo bestela, zilegieskola@aek.eus helbidera idatzi. Tailerra doan izango da.