Zortzi kantu abestu zituzten aurreko asteburuan Astigarragako Aiztondo eta Azpeitiako Iraurgi abesbatzen artean, beste behin egin duten elkartrukean. Igor Arroyoren zuzendaritzapean astigartarrek, eta Iñaki Madaganenean azpeitiarrek, bertaratututakoak gozatuarazi zituzten.