bereziki garrantzitsua den zita daukate gaur astigartarrek Zarkumendegin. Ligako liderra hartuko dute gaur Mundarroko erreferenteetako mutilek; arratsaldeko 17:45etan izango da norgehiagoka, astigartarren etxean.
Hirugarren postutik gora egitea, helburu
Euskaldunaren eta haien arteko aldea gutxitzea izango da gaur Astigarragako Mundarrokoen helburua; izan ere, 43 punturekin berdinduta daude orain Turingekin, eta 12 puntu gorago daude andoaindarrak. Liderrarekin daukaten aldea bakarrik ez, Turing taldetik gero eta gehiago aldentzea ere izango da gaurko astigartarren asmoa, gutxinaka-gutxinaka lidergotzara iristea helburu.