Lide Irurzunentzat, saria

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Buruntzaldeako Udaletako Euskera sailek eskualdeko au­toeskolekin elkarlanean gidabaimenaren alderdi teorikoa euskeraz egiten duten herritarrak saritzen dituzte urtero. Denera bederatzi sari zozketatzen dituzte sei herrien artean, hau da, Astigarraga, Her­nani, Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil. 

Astigartarren artean, sari bakarra banatu zen; Lide Irurzunek jaso zuen, zozketaren biharamunean, Urkiri Salaberria euskera zinegotziaren eskutik.

400 euroko saria
Hain zuzen, 400 euroko saria eskuratu du Irurzun astigartarrak 2018an zehar gidabaimenaren formazio teorikoa euskeraz egin izanagatik eta «euskeraren alde egindako hautua eta ahalegina» saritze aldera. 


13 astigartarrek
Hautu hori, hain justu, 110 la­gunek egin dute aurten Bu­run­tzaldea osoan; horietatik 13 izan ziren astigartarrak. 
2010ean ekimena martxan jarri zenetik, 904 lagunek  ate­ra dute gidabaimenaren formazio teorikoa euskeraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!