beste irteera bat antolatu du Mundarro Kirol Elkarteak. Oraingo honetan, eski denboraldian murgilduta gaudela aprobetxatu eta iraupen eskian aritzeko zita jarri dute martxoaren 9 eta 10eko astebururako.
Aragoiko Somport iraupen eskiko zentrora joango dira orduan. Familian edo lagun artean ondo pasatzeko aukera izango da.
Aterpetxea hartzeko aukera, ere bai
Kotxe partikularretan joango dira bertaraino, eta han, aterpetxea hartzeko aukera izango da. Prezioen berri ere eman dute; norberak beren gastuei aurre egin beharko die: forfaita, 9,50 euro helduek; eta 6 euro, haurrek. Material alokairua, 11 euro helduek; 8 euro haurrek. Familientzat prezio bereziak izango dira.
Otsailaren 28ra arte, izenematea
Joan nahi duenak otsailaren 28ra arte izango du aukera, izena emateko; horretarako bi bide izango ditu: kiroldegian bertan egin daiteke, edo kiroldegia@astigarraga.eus.
Horrez gain, bilera bat antolatu dute martxoaren 1erako. Arratsaldeko 16:00etan izango da, kiroldegian.