‘Epa txiki’, Demodé Quartet taldeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Arratsalde pasa ederra izango dute bihar 4 urtetik gorako astigartarrek Demodé Quartet taldearen eskutik. Arratsal­de­ko 17:00etan hasita eskainiko dute Epa txikia beren ikuskizun berria, kultur etxean.

Bihar bertan erosi ahal izango dira sarrerak, kultur etxean bertan.
 

Dagoeneko salgai daude sarrerak, internet bidez (www.astigarraga.eus), baina bihar bertan ere, erosi ahal izango dira, harreran. 
Prezioa: haurrek, 2,5 euro; eta helduek, 5 euro.

Musika eta umorea uztartuz
Ohi bezala, musika, umorea eta abesti tradizionalen ber­tsio harrigarriak uztartuko ditu bost kidez osatutako taldeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!