Errepideko denboraldirako prest, txirrindulari astigartarrak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Aste batzuk lasterketarik ga­be eman ondoren, errepideko den­boraldiari emango diote hasiera asteburu ho­netan txirrindulari batzuek.
Horiek dira, hain zuzen, 23 urte azpiko txirrindulariak; Zumaian izango dute aurreneko zita gaur. Ber­tan, Eus­kaldun Txapelke­ta­ri dagokion Zuma­iako XI. Saria jokatuko dute. 112 kilometroko ibilbidea osatuko dute, portu puntuatzailerik gabe, beraz, helmuga sprintean bizitzeko aukera izango da.
Saio bikoitza, juniorrek
Bi saio izango dituzte junior mailakoek. Tafallako belodromoan izango dira gaur, Euskadiko Pista Txapelketan; eta bihar, aldiz, errepidera aterako dira: Udaberri Memo­riala izango dute, Eibarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!