Ondo pasatzeko aukera gaur gaztetxoek, Xaguxarren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Ludoteka aurreko astebururako ezarrita bazegoen ere, zine-saioa zela eta, ez zuten jarduerarik egiterik izan Xa­guxar Aisialdi taldeko kideek, eta gaur arte atzeratu zuen hil honetako lu­doteka. 

Hortaz, gaur izango dute aukera 4 eta 12 urte bitarteko astigartar gaztetxoek Xaguxa­rreko kideekin batera arra­tsalde pasa ederra egiteko. Arratsaldeko 16:30etatik 17:45­e­tara bitarte izango dute zita, kultur etxean.

Tailerrak, jolasak, eskulanak... egiteko aukera izango dute, bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!