Goizuetako Udalak urtarrilaren 29an eta 30ean eginiko Udalbilkuretan akordatu zuen aho batez legealdi hau bukatzeko gelditzen diren sei hilabeteetarako, zinegotzi bakoitzaren ordainsaria 82,41 euro gordin onartzea, ohiko eta aparteko udalbatzatara etortzeagatik, beti ere sei izanda gehienezko muga. Alkatearen ordainsaria eta dedikazioa ere onartu zen. Urteko ordainsari gordina 11.898 euro izango dira. Akordio hauek eragina dute urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko dira.