Maiatzaren 11n izanen da aurten Goizutrail lasterketa. Herriak bisitari ugari izaten ditu eta giro ederra sortzen da herrian egun horretan. Aurten gainera berrikuntzarekin dator lasterketa; hiru modu izanen dira parte hartzeko: lasterketa motza, 10 kilometrokoa; lasterketa luzea; 25 kilometrokoa; eta bikotekakoa, 10 + 15 kilometrokoa. Azkeneko honetan, bikoteko partaide batek ibilbide motza (10km) eginen du eta aurreneko honek bukatutakoan, erreleboa pasako dio bigarren partaideari (azkeneko honek 15 kilometroko ibilbidea osatuko du). Hiruetako edozeinetan parte hartzeko, dagoeneko eman daiteke izena, internet bidez. Hain zuzen, www.herrikrosa.eus webgunean jarri dute aukera. Inskripzio-kopurua betetzen ez bada, egunean bertan ere izanen da aukera apuntatzeko.