Inauterien programa kaleratu da

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Ate joka daude inauteriak, Goi­zuetan ere bai! Datorren igandean hasiko dira, martxoaren 3an, eta asteartera arte izanen da festa; eta hurrengo larunbatean, martxoaren 9an, Kontuen Eguna izanen da.

Gaztetxoen Zahagi Dantza­rekin hasiko da festa, igande arra­tsaldean, berehala inauteri giroa pizteko. Gero, dantzaldia izanen da, Ostolaza eta Narbaizarekin, eta mozorroen afaria gero. Elkarrekin eginen dituzten otordu askoren aurrenekoa izanen da hori!

Astelehenean aterako da inauterietako konpartsa, he­rrian barrena, aurten bikingoen festarekin.  Mozorroen irteera baserritara goizean goiz eginen dute. Ondoren, plaza apainketa eta hamaiketakoa eta gero aterako da konpartsa. 13:30etan umeen bazkaria eginen dute eta 14:00-16:30ak artean umeentzako tailerrak eta zinea antolatu dira. Txoko­latada eta trikitilariak arra­tsaldean ez dira faltako eta mozorroen etorrera dultzaineroekin 19:30etatik aurrera eginen da. 22:00etan hasiko da mozorroen afaria.  

Eta aste­artean, iritsiko da inauterietako momentu bereziena. Arratsaldean aterako da hel­du­en Zahagi Dantza, Izkiña tabernatik hasita, 17:00etan. Horren aurretik mozorroen gosaria, mozorroak dantzan herriko kaleetan zehar, mozorroen bazkaria egonen dira. Dantzaren ondoren trikitilariek eta afariak jarriko dute festaren amaiera. 
Kontuen eguna etorriko da handik lau egunera. Poteoa, bazkaria eta txarangaren doinuak ez dira faltako Goizuetan egun berezi horretan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!