Garaipen klabearen bila gaur, Urbietara

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 24a, 01:00

Lau edo bost puntu baino ge­hiago balio ditu gaurko partiduak, Hernanirentzat. Urbietan ariko da, eguerdiko 12:00etan hasita, Gernikaren kontra. Eta ezinbestekoa dute irabaztea trikoloreek, mailari eusteko.

Izan ere, ligako azkeneko sailkatua da Gernika, eta hernaniarrek irabazita, ia behin betiko utziko lukete atzean. Baina galduz gero, konplikatu egingo zaizkie kontuak: azke­neko lauak, oso partidu zailak dituzte trikoloreek. Horregatik da hain garrantzitsua, gaurkoan hutsik ez egitea. 16 partidutik 13 galdu ditu Gernikak, baina aurreko astean La Vilari irabazita, hazita aterako dira. Haien animoak zapuztea izan­go da, hernaniarren lana.

Zaleen laguntza ere izango du horretarako, Urbietan. Goi­ze­ko 10:00etan abiatuko dira au­tobusean, Biteritik, bultzada ematen laguntzeko. Eta bertara joaten ez direnek, interneten ikusi dezakete partidua, zuzenean: hernanirugby.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!