Lehenik eta behin, gakoa pertsonen arteko erlazioa dela argi edukitzea da.
Truke komertzialetan zintzotasunez jokatzea da garrantzitsua, joko garbian aritzea. Salneurrietan oreka bilatuz. Beharrak asetuz. Lanak ongi egiteko beharrezko baldintzak zehaztu behar dira aldez aurretik. Bete ezingo duguna hori ezingo dugu agindu. Segurtasuna eskainiko dugu lana eta materialen kalitatean baita tratuan ere.
Bezeroa edo kolaboratzaileari lasaitasuna ematea ezinbestekoa da. Hanka sartu ezkero, onartu eta konpentsatu. Eta ondo joan denean, elkarrekin ospatzeko tartea hartu, txikia bada ere, esanguratsua izan dadila.
Uste onean oinarrituriko harremanak luzerako izan ohi dira, azken batean enpresen atzean pertsonak gaude, eta pertsonen arteko loturak, baita komertzialak ere, sendoak dira esperientzia onetan oinarritutako ibilbidea izan badute urtetan. Epe luzerako gaude lan munduan eta sektorean, eta beraz, erein beharreko eremua da.
Gurutz San Miguel eta Fermin Arruabarrena
Hondakinen kudeaketa eraikuntzan - Energia eraginkortasuna
www.ingutek.eus