«Jubilaziora osasuntsu iristea lortu behar da»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Mario Sán­chez, eskualdeko CCOOeko or­dez­kariak, langileriaren kohesio faltak ahuldu egin duela langileen indarra argi dauka eta horrek langileen osasunean kalte nabarmenak sortu dituela uste du. Ahultasun horretaz baliatu da empresaria eta politika neoliberalak eta murrizketak erabili ditu prebentzioan inbertsioak jeisteko prekarietate latza sortuz, horrek osasunean dakartzan ondorioekin.  

«Krisia hasi zen garaitik -Gipuzkoan eta Hernanin 2010-2011 urteetan industriara iritsi zenean- lan mundua prekarizatu zen eta lan osasuna, prebentzioa, lan segurtasuna, kostu bezala hartu zuten enpresariek. Prebentzioan inbertitzen den diruak ez du bakarrik balio jubilaziora langilea osasuntsu iristeko, reinbertsioa da enpresa barruko kalitatezko prozesuetan. Krisi aurretik barneratua zegoen prebentzioa kalitatearekin eta ingurugiroarekin uztartu behar zirela. Krisia iritsi ondoren lana edo jatekoa dugun bitartearen ideiarekin geratu zen langilea; minimoarekin biziko naiz pentsamenduarekin, soldata kobratzen dugun bitartean berdin zait hamar metrora igo segurtasun neurririk gabe».

«Krisiaren bigarren etapan gaude, prekarizazioa normaltzat barneratu dugun garaia»
Orain krisiaren bigarren etapa batean gaudela dio Sanchezek. «Hasiera batean prekarizazioa etorri zen eta orain prekarizazio hori barneratua dugu, zerbait normala eta egunerokoan horrekin bizi behar dugun zerbait bezala. Prebentzioa aztertzen badugu gaur egun enpresa gehiago daude bere langileeri osasun azterketak egiten ez dizkietenak, egiten dizkietenak baino. Lan Ikuskaritzak ere, enpresari eta elkarte patronalekin batera, eran­tzunkizuna dute lana merkataritza hutsa bezala hartzerako garaian. Lan ikuskari­tzak bakarrik aintzat har­tzen du zenbat langile dauden eta zenbat kotizazio ordaintzen diren. Kanpainak egiten dira diruzaintzan, baina ez da arretarik jar­tzen langileen estatutuetan dauden arau askoren eta lan baldintzen urraketan».

Argi dauka Sánchezek osasuna dela daukagun altxorra eta «alboratu egin da. Industrian dauden lesioek ez daukate zer ikusirik adibidez eraikun­tzan daudenekin edo zerbitzuetan sor­tzen direnekin. Lesio hauek ez dute hiltzen, baina jubilatu garaira arazo askorekin iristen dira, poltsarik ezin hartu eskuetan kasu askotan. Denak dugu eskubidea 40 urte lan egin eta gero osasun onarekin iristea jubilaziora». 

«Teknologiak langileariaren alde baino aurka erabili dira»
Lan istripuak eta bertan sortzen diren heriotzak kasurik lazgarrienak dira, baina gaixotasun eta gabezia ugari daude. «Estresa da beste osasun arazo larria.

Errepidean askotan ikusten ditugu furgonetak abiadura bizian, kotxeak baino azkarrago edo kamioiak kotxeen abiaduran. Hori ez da furgonetak abiadura azkarragoan ibiltzeko prestatuak daudelako, hori denbora faltagatik da, lan baldintzak ez direlako egokiak. Tekonologiek ez dute jokatu langileriaren alde. Gaur egun telefono mugikorra lanean zigor bat bihurtu da. ‘Iritsi al zara?, eskaera horrek ordu horretarako egon behar zuen’ bezalako esaldiak langileen eskubideen kontrakoak dira eta eskubideak zapaltzen ditu. GPS-a langilea kontrolatzeko erabiltzen da». 

Osasuna ez da bakarrik eskubide bat, lanerako herramienta da hilabete amaierara iristeko. Lesioa baduzu eta epe motzeko kontratua kalera bidaltzen dizute eta urte asko badituzu irteera ‘negoziatu’ bat proposatzen dizute. Bihotzeko arazoak, bizkarrekoak, tendinitisak... denetarik. Eta horiek Her­nanin eta gaur bertan gerta­tzen diren kasu errealak dira, ez bat eta ez bi... askoz ere gehiago. Gainera kasu gehienak sahiestu zitezkeen osasun arazoak dira.  

Donostiako Anoeta estadioaren berrikuntzan esate baterako salaketak gertatu dira langileen aldetik kontraturik gabe ari zirelako lanan. Autonomo bezala ari ziren erregimen orokorrean egon behar zutenean. Azkenean gutxiago gastatzera murrizten da eta dena, kostuetara. Lan osasunak inbertsioen barruan egon beharko luke eta enpresarientzat arreta eta garrantzi gutxien duen atala da. inbertsioen barruan kokatzen da lan osasuna, ingurugiroa, kalitatea edota segurtasuna bezala. 

Lan erreformak sindikatu eta langileen egitura ahula azaleratu du
Lan erreformak langileriaren eta sindikatuen egitura ahula azaleratu du. Ez dago langileria kontzientziarik gaur egun. «Datuetan argi ikusten da lan istripuek, gaixotasunek, heriotzek... gorako joera hartu dutela berriz lan erreforma indarrean sartzen denean. Lehen kontzientzia zegoen. Beste puntu garrantzitsua langileen beldurra da. Bajak, istripu parteak eskatzera beldurra sortu da. Txosten ugari daude langileen aldekoak eta bere onurarako; arrieskuen ebaluazioa, osasunaren zaintza, enpresari eskatutako edoizein ikastaro esaterako eta jendeak ez ditu ezagutzen edo ez ditu abiarazten langilearen irudiak galdu egin duelako. Krisian jende asko erori da». Euskal Herrian industria asko dago eta lan istripuen larritasuna haundia izaten da erabiltzen diren pisuarengatik. «Bizi kalitatea asko jeisten da, ez da bakarrik kontutan hartu behar istripua, lanetik sortzen diren gaixotasunak, askotan hasieran sumatzen ez direnak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!