Oraindik ere udaran haur sahararrak hartzeko familia berririk ez dagoela eta, izena emateko epea luzatu du Udalak, martxoren 31ra arte. Gogorarazi du Udalak berak ordaintzen dituela haurren bidaia gastuak, eta udalekuak ere jartzen dituela, goizetan. Interesa dutenek 943 33 70 17 telefonora deitu edo marijo-m@hernani.eus helbidera idatzi dezake.