Datorren ostiralean emango zaie hasiera ofiziala Inauteriei, baina bihar bertan giroa jartzen ibiliko dira Urumea ikastolako Inude eta Artzainen konpartsa batetik, eta Musika Banda bestetik. Eguerdiko 11:45etan aterako dira Urumeatik Inude eta Artzaien konpartsa osatuko duten 170 bat dantzari, danbor-jole eta antzezle, eta Musika Bandak 13:00ean emango du kontzertua udaletxeko arkupeetan.