Musika eta afari beganoa, gaurko aukerak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Ateak irekita izango ditu gaur Urumea HerriGuneak 15:00etatik aurrera, arratsalde-pasa lasaia egin nahi dutenentzat, «sagardotegi denboraldiarekin aspertuta» daudenei bereziki zuzenduta. Mirari-DJ Pemaulk ariko da musika jartzen, eta arratsaldea borobiltzeko, afari beganoa izango da au­keran, 5 euroan, 20:30etatik aurrera. Bihar, berriz, tatuaje tailerra egingo da, 15:30etan, makinarik gabe. Izena eman behar da: 623 17 43 37. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!