Kontzertuak gaur, «okupazio delituaren epaiketari aurre egiteko»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Gaur gauerako hiru talderen kontzertua antolatu da Kontrakantxa Gaztetxean, «okupazio delituaren epaiketari aurre egiteko». Sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai 21:00etan, eta kontzertuak 22:00etan hasiko dira; Brigade Loco, Against You eta Fakta taldeek joko dute #OkupazioaEzDaDelitua deitu duten elkartasun jaialdian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!