Fagollagako zentralera bisita, energia berriztagarriak ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Euskadiko Klima Aldake­ta­ren Astea, Asteklima an­to­la­tu da aurten aurrenekoz, mar­txoaren 1etik 10era, eta tartean, Change the Change na­zioarteko konferentzia izan­go da Donostian mar­txo­aren 6rik 8ra bitartean.

Horrekin lotuta, eta «ener­­gia berriztagarrietan oi­n­a­rri­tutako aukerak herr­i­ta­rrei ger­turatzeko» helbu­ru­a­rekin, Fa­gollagako zen­tral mini­hi­drau­likoa bisi­ta­tze­ko aukera izango da mar­txoaren 10ean.

Bisitetan parte hartzeko, izen-ematea
Fagollagako zentrala bisi­ta­tze­ko bi txanda antolatu dira ma­rtxoaren 10erako; 10:30e­tan aurrenekoa, gaztelaniaz, eta 11:30etan bigarrena, eus­keraz. Zinkoenean elkartu eta autobusean joan ahal izango da zentralera, eta buelta ere autobusean egin­go da. Bisita osoaren irau­pena bi ordukoa izango da.
Batean nahiz bestean par­te hartzeko, herritarrek ize­na eman behar dute au­rretik, 943 25 63 49 edo 688 63 79 65 telefono zenbakietan edo labur.eus/fagollagabisita webgunean. 

Berotegi efektua murriztuz
Bisita hau Hernaniko Udalak eta Goiener Taldeak antolatu dute, Ihoberen babesarekin. Fagollagako zentrala Goiener Taldeak eskuratu zuen pasa den udaran, eta martxan dauka, hainbat egokitzapen egiten ari bada ere; datorren udara partean automati­za­zi­o­­rako egokitze lanak egite­koak ditu.

Udalak, berriz, Energia Iraunkorrerako Plangintza lan­du du, eta bertan jaso du­en helburu nagusia da «uda­lerriko berotegi efek­tu­ko gasen (BEG) emisioa %40 mu­rriztea 2030erako (2010e­ko datuekin alderatuta)». Ho­ri lortzeko, 85 ekintza pro­posatzen dira, 2017 eta 2030 urte bitartean jarriko di­re­nak martxan, eta horietako bat da «herritarrei gertu­ra­tzea energia berrizt­aga­rri­e­tan oinarritutako aukerak». Hain zuzen, Mattin Aldaia Ingurumen zinegotziaren esa­netan, «Fagollagako ate­ak herritarrei zabaltzea au­kera bikaina da inguruko ba­liabide naturalak nola era­bil­tzen diren ikusteko, kon­tzientzia sortzeko eta ez­tabaida energetikoa herrira gerturatzeko».

Ekimen hauekin guztiekin azpimarratu nahi da «klima aldaketari aurre egiteko norberaren keinu txikien garrantzia». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!