Bi bikote hernaniar gaur, Gipuzkoako mus finalean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Zazpi herrialdeetako 440 mus­la­ri ariko dira gaur lehian, mar­txo­aren 16an Lizarran jokatuko den Euskal Herriko Mus Txa­pel­ketako finalera pasa ahal iza­teko txartela lortzeko.

Gipuzkoako kanporaketa Zal­di­bian jokatuko da arra­tsal­deko 15:00etatik aurrera, eta bertan, Hernaniko bi bikote ariko dira, nor baino nor. 
Batetik, Garikoitz Pascual eta Joxemi Ayerbe. Bigarren aldia da parte hartzen dutela, eta bi­ga­rren aldia, Hernaniko kan­po­ra­ke­ta irabazten dutela. Gaurkoan on­do pasatzea dute helburu, baina saiatuko dira finalera pasatzen.

Bestetik, Iker Zurutuza eta Borja Tejedorrek osatutako bi­koteak lortu du gaurko kan­po­raketarako pasea. Bikote gaztea pozik dago Gipuzkoako finalera iristea lortuta, eta gaurkoan saiatuko badira ere, presiorik gabe ariko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!