Jantoki beganoa eta tatuajeak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 22a, 01:00

Bi plan prestatu dira Urumea HerriGunean, astebururako. Bihar «sagardotegi denboraldiarekin aspertuta» daudenentzat irekita egongo da 15:00etatik aurrera, eta Mirari-DJ Pemaulk ariko da arratsaldea girotzen. Gainera, 20:30etatik aurrera jantoki beganoan afaltzeko aukera izango da, 5 euroan. Bestalde, igandean «makinarik gabe tatuajeak egiten ikasteko aukera» izango da, 5 euroan, 15:30etan hasiko den saioan. Aldez aurretik izena emateko eskatu dute, 623 17 43 37 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!