Odola emateko deia, ohiko ekintza bihurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 22a, 01:00

Astigarragako Odol Emai­leen Elkarteko Ordezkaritzak dei egin die herritarrei, gaur arra­tsaldeko 18:30etatik 20:30e­tara anbulatoriora gerturatu daitezen, odola ematera.

«Odola ematea beste ba­tzuei bizitzeko aukera ematea da», azaldu dute. Eta era berean, eguneroko ohitura ona dela gogorarazi dute: «do­hain­tza ez da izan behar tragedia edo larrialdiko egoerekin lotutakoa, baizik eta eguneroko eta ohiko ekintza, gure bizitzan».
Udalak ere jarduera hau babesten duela azpimarratu dute, eta eskerrak eman dizkiete emaileei, aldez aurretik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!