Hamaika domina eta Ainhoa Toledoren errekorra, azken balantzea

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 22a, 01:00

Asteburu bikaina izan da azkenekoa, atleta hernaniarrentzat. Larunbatean Gasteizen klubeko errekorra hautsi zuen Ainhoa Toledok mailuarekin, 41,13 metrora jaurti ondoren. Donostiako belodromoan, berriz, 12 atletak hartu zuten parte eta hainbat domina lortu zituzten: jubeniletan, Nora Estevezek brontzea pisuarekin eta Unai Iraolak zilarra 1.500 metrotan; eta kadeteetan, Nora Lopezek urrea 300 metrotan, eta zilarra luzeran eta jauzi hirukoitzean; Amaiur Velezek zilarra 600 metrotan; Eider Garrok brontzea 600 metrotan; Naia Gomezek brontzea altueran eta Nagore Urkiolak brontzea pisuarekin. Bestalde, igandean, Irungo 10 kilometroen bigarren edizioan Hoki Guerrerok hirugarren postua lortu zuen, 40,24ko denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!