Komikiei buruz, solasaldia etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 24a, 01:00

Asteartean egingo dute aurrenekoz, komikiei buruzko solasaldia, Udal Liburutegian. Iluntzeko 20:00etan izango da, Alai Zubimendi komikilariak gidatuta, eta Dani Fanoren Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komikiari buruz ariko dira. Jakinarazi dute, gainera, Fanok berak solasaldian parte hartuko duela. Komikia ikusi edo irakurri nahi duenak, maileguan hartu dezake ale bat, liburutegian bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!