Maskotentzako denda eta aholkularitza zerbitzua da Canexion, eta bihar hitzaldia izango da doan, txakurkumeen zaintzaren inguruan jakin beharreko guztiak ikasteko.
Hitzaldia bertako arduradunak emango du, Alberto Fernandez Lacasak, eta doan izango da, nahiz eta joan aurretik izena emateko eskatu duten. Horretarako, telefonoz deitu behar da 943 04 87 83 zenbakira. Hitzaldia ordubetekoa izango da, bihar goizeko 11:00etatik 12:00etara bitartekoa, Canexion dendan bertan: Akarregi poligonoko 10 zenbakiko 1 eta 2 lokaletan, hain zuzen ere.
Txakurkumeen elikadura, heziketa eta jolasak
Canexionen hainbat maskotaren zaintzan adituak badira ere, biharko hitzaldia txakurkumeen ingurukoa izango da. Besteak beste, Fernandezek azalduko du zein diren elikadura egokiena, ondo hezteko giltzak edo jolas aproposanek.