Abilezia erakustaldia gaur, kiroldegi ondoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 24a, 01:00

Fagollaga inguruetan ez, Her­naniko herrigunean egingo dute oraingoan, Trialsin Txa­pel­keta. Gaur izango da, goi­ze­ko 10:30etan hasita, kirol­de­gi­ko sarrera nagusiaren aurre­an. Plazan prestatu zuten zirkuitu bat atzo, obrako hain­bat kon­te­nedorerekin; eta beste bat on­­doko jardinetan, zintekin. Karo­bieta par­ke­aren inguruan ere, pres­ta­tu­ko dute zerbait.

Gipuzkoako Txapelketaren barruan dago proba, eta ber­tan izango dira Irene Caminos, Ion Areitio eta Benito Ros bezalako espezialistak. Baina haiekin ba­tera, probatzeko aukera izan­go dute gaztetxoek ere, bizikleta eta kaskoarekin azalduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!