«Progresioa oso-oso haundia izan da»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

Pausoz pauso egin du aurrera Jubenilen Nazional Ligako taldeak, eta konturatzerako, gora igo­tzeko lehian sartzeko mo­duan jarri da. Geratzen diren 7 partiduetan ilusio horri eusteko deia luzatu diete zaleei, Iker Learte ka­pitainak eta Unai Munduate en­­tre­natzaileak, bi­har, Leioaren kontrakoarekin hasita.
 
Garrantzitsua da biharko partidua. Zergatik?
I.L.: Taldea gora begira ari da. Leioa gurekin borrokan dago pos­tu horietan, eta beraz, gu­re­tzako garrantzitsua da.

Geratzen diren partiduei begira, batzuk errazagoak izan daitezke. Zer espero duzue?
I.L.: Ligako partidu guztiak dira zailak irabazteko, maila oso haundia baita. Denak izango di­ra zailak hemendik bukaerara. 
U.M: Helburua argia da. Orain goiko borokan gaude, eta bik du­te saria. Aldaketa haundirik ez badago, badirudi lauren arteko borroka izango dela. Beraz, 7 partidu daude eta hor egongo gara bukaerara arte. Zer gertatuko den ez dakigu. Dena eman­go dugu, eta gero, gerokoak.

Zein da taldearen egoera?
I.L: Aldaketa asko izan dira. Le­hen­go urtean azkeneko ur­te­ko jen­de asko zegoen. Aurten erron­ka izan da jende gaztearekin aritzea. Uste dut urtean ze­har lana oso ondo egin dugula eta maila oso onean gaudela.
U.M.: Aldaketa haundiak izan dira. Ni ere entrenatzaile be­rria nentorren beste klub ba­tetik. Jokalari asko berriak;  bi­garren taldetik igotakoak eta kanpotik ekarritakoak. De­nak za­lantzak sortzen ditu. Proiek­tu berria zen, urte berria, eta horrela izaten da; partiduz partidu ikusten da nola lehia­tzen duen taldeak, eta egia da progresioa oso-oso haundia izan dela. Momentu txarrak ere izan dira eta egokitzen ere kosta zitzaigun. Baina azken hilabetetan buelta eman zaio horri, eta taldea sendoa da, kategoria honetan lehiatzeko gaitasuna duena. Eta erakusten ari da, sailkapena ikusita.

Helburuak aldatu dira denboraldi hasieratik hona?
U.M.: Ez genuen helburu ze­ha­tzik jarri. Jubenilen kategorian jokalariak asko aldatzen dira; iazkoak bi bakarrik daude. Gai­nera, iaz ohorezko mailatik jai­tsi ziren eta badirudi hu­rren­goan igo egin behar dela. Al­da­ke­tak haundiak ziren eta ez genekien aurkarien maila eta ez­ta gurea ere, zein izango zi­ren. Egia da kategoria oso berdintsua dela, eta azken postuak orain gutxi arte oso gertu izan ditugula. Beraz, saiatu ga­ra au­rre­den­bo­raldia ondo egiten, eta Liga hasi genuen nahiko ondo. Izan zen momentu txar bat... Joan gara egonkor­tzen, lasai­tzen, astero ahal den ondoen partidua prestatzen eta emaitzek jarri gaituzte gauden lekuan. 

Aldaketak aldaketa, iaz ikasitakoak laguntzen du? Zein da jokalarien egoera?
I.L: Esperientziak asko egiten du, baina ikusten da beste taldeetan ere; horrelako kategoriatan maila oso haundia da. Esperientzia izan edo ez, zela­ian irabazi behar da partidua. Taldean denok gaude gure puntuan; batzuk hobeto eta besteak okerrago. Baina maila oso altua jarri dute entrena­tzaileek, eta ka­tegoria honetan jokatzeko maila oso ona daukagu denok.
U.M: Eta ez dugu bajarik oraintxe.

Zein dira taldearen indargune eta ahulguneak?
U.M: Gure identitatea taldea da, nahiz eta badauden jokalariak agian maila altuagoa dau­ka­te­nak, baina klabea izan da taldea. Jokalari guztiek izan dute be­re mo­men­tua. Iden­ti­ta­te ho­rre­kin aritu gara: ausart jo­katu, edozein aurkariren kontra egin beldurrik gabe, joko zuzena erabili, aurkariaren zelaia bilatu, por­teria bilatu, saiatu aukerak sor­tzen, sendo izaten atzean... Uste dut entrenatzaile guztiok hel­buru berdinak jartzen ditugula. Baina taldea ari da izaten giltza.

Leioaren kontrako honetan, zein izango da giltza?
I.L: Gure partidua egin behar dugu. Talde guztiek dute zerbait ona, guk ere bai. Bakoitzak bere partidua jokatu behar du.
U.M: Giltza da beraien zelaian ahal dugun gehien jokatzea. Leioa saiatzen da baloia uki­tzen, beraien zelaitik konbinatiboki ateratzen, eta lortzen badugu presio hori ona izatea, baloiak lapurtzea eta mina egitea, gauzak gure alde jarriko dira. Eta baloi geldituak bere garrantzia izango du, beti bezala. Baina uste dut gaitasuna dugula min egiteko eta partidu polita espero dugu.

Gora begira jartzea orain, erreala da? Presioa egiten du?
U.M.: Ilusioa badaukagu, eta orain, gainera, argiago. Orain gutxi ez zegoen horren mirarik. Orain, zortea badugu, sartuko gara goiko pelotoi horretan, eta dena emango dugu. Pre­siorik ez dago klubetik. Denboraldia hastean presidenteak esan zigun gozatu eta denboraldi polita egiteko. Guk ilusioa daukagu, baina ez bada lortzen, gurea ematez gero, pozik egongo gara. Geratzen diren partiduetatik lau etxean dira, eta biharkoa berezia da, puntu bat azpitik baikaude. Igoera fasean jarri gaitezke. Polita izango da; ea jen­dea animatzen den! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!