Inauterien olatua, bailara osora zabaldua

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 1a, 01:00

Ostegun gizena atzean utzita, ostiral argalarekin hasiko dira Inauteriak gaur Hernanin, Pla­zan behera abia­tuko den txa­ran­garekin, 15:15etan. Dena den, asteazkeneko Ttapa Ttapa saioan, dagoeneko, mozorro koloretsuekin jantzi zituzten kaleak parte-hartzaileek.
Astigarragan, bestalde, as­te­buruan ikusiko dira jantzi ko­loretsu eta alaiak. Baina gaurkoan, Herri Eskolako ikas­­leek hainbat emanaldi egingo dituzte eskolan; itxiak izango dira ema­naldiak. Horrez gain, entsegu orokorra egingo dute gaur 20:00etan, igandean Inu­de eta Artzainen konpartsan aterako diren dantzari eta musikariek.
Goizuetari dagokionez, be­rriz, igandera arte itxaron beharko da, festaren ez­tan­darekin gozatzeko.

Musika, antzerkia eta esku pelota, hasteko
Urumeako bailaran Inauteriak ospatzen aurrenekoak arano­a­rrak izan ziren, pasa den aste­buruan. Gaur, berriz, Her­na­ni izango da asteburuko jaiei hasiera emango diena.
Eskoletako haurrek Plazan daukate hitzordua, 15:15etan. Txarangarekin elkartu eta ka­lejiran ibiliko dira. Hura bu­ka­tuta, 17:00etan erraldoi eta buruhaundiak aterako dira, eta 17:30etan haurrentzako ikuskizuna izango da, Plaza Berrin: Sardina Freskue.
Eguna borobiltzeko, Mu­si­ka Bandaren emanaldia izan­go da 19:30etan, eta pelota par­ti­duak kiroldegian, 20:00etan. Asteartera arte luztuko da egitaraua, gero.

Opera eta zarzuela doinuak
Musika Bandak 19:30etan joko du, Biterin, eta Inauterietako kontzertu berezi honi Klasiko kuttunak izenburua jarri diote, hainbat opera eta zarzuela ezagunen abesti eta oberturak joko dituztelako.
Besteak beste, Sorozabal, Azkue, Giménez, Chapí eta Bizet konpositoreen obrak joko dituzte.

INAUTERIAK HERNANIN
GAUR
15:15, Jaien hasiera Plazan.
17:00, Erraldoi eta Buruhaundiak.
17:30, Haurrentzako Sardina Freskue, Eideberen ikuskizuna Plaza Berrin.
19:30, Musika Banda, Biterin.
20:00, Pelota, kiroldegian.
BIHAR
10:00, Axeri dantza.
11:30, Inauterietako txaranga. 
11:30, Haurrentzako poni eta zezen txikiak Latsunbeberrin.
12:00, Erromeria Jeiki Hadi taldearekin.
13:00, Erraldoi eta Buruhaundiak.
17:30, Haurrentzako Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Milagrosan.
18:30, Inauterietako txaranga.
18:30, Dantza festa gaztetxoentzat Iñigo Etxenike DJarekin Atsegindegin.
22:30, Iñigo Etxenike DJa Atsegindegin.
00:00, Incansables txaranga.
MARTXOAK 3
11:30, Inauterietako txaranga.
12:00, Konpartsak, Urbietatik abiatuta.
12:00, Kalez kale kantari Benta Za­ha­rreko mutiko alaiak taldearekin.
18:00, Inauterietako txaranga.
19:00, Musika Eskolako trikitilariak.
19:30, Sonakay, Tilosetan (edo Biterin).
MARTXOAK 4 
09:00, Diana.
10:00, Axeri dantza gaztetxoentzat.
11:30, Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunbeberrin.
12:00, Kulki haur jolasak Atsegindegin.
16:00, Erraldoi eta Buruhaundiak.
17:00, Gaztetxoentzako puzgarriak Atsegindegin (8 urtetik gorakoentzat).
MARTXOAK 5
18:30, Sardinaren ehorzketa.
*Axeri Dantzak segurtasunez egiteko Kaxkoa zama lanetarako itxi egingo da gaur 09:30-14:30 eta astelehenean, 09:30-12:00.
 
INAUTERIAK ASTIGARRAGAN
BIHAR
17:30, Holi Festa eta DJ KI Foru Plazan. Arropa eta oinetako zaharrak eta begiak babestuta eraman.
19:30, Iruñeko Mutil Gazteak txaranga.
MARTXOAK 3
11:30, Inude eta Artizanen konpartsa, Ergobiatik abiatuta. Parte hartzea irekia da. Euria eginez gero, Kontxa Etxeberria plazan, 12:00etatik aurrera.
12:30, Plaza dantza saioa Joseba Barandiaran plazan. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!