Reikiko talde bolondresa jarri du martxan hernaniar talde batek. Ostiralero elkartuko dira Iturritxo auzoko elkartean (Latsunbeberri 31), goiz eta arratsaldez, 10:00etan eta 12:00etan, eta 16:45etan eta 19:45etan. Bihar hasiko dira elkartzen, baina aurretik, gaur eman ahal izango da izena horietako batean, lokalean jarriko duten zerrendan. 30 minutuko saioak izango dira, borondatearen truke.