Martisor eguna ospatuko dute ostiralean Astigarragan. Antzinako ohiturari jarraituz, errumaniarrek martxoaren 1ean udaberria iristear dagoela ospatzen dute. Horregatik, Martisor izeneko lokarri txuri-gorria oparituko dute astigartarren artean. Lokarria udaberria iritsi dela nabarmena den arte jantzita eramaten da, eta loretutako zuhaitz batean lotu ohi da, ondoren, zortea eman dezan.