Hitz eta zapore jolasa, Bertso Gutizietan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 22a, 01:00

Iritsi da bertsoen hitz jola­se­kin eta Basque Culinary Cen­terreko ikasleek prestatuko jakien zapore nahasketarekin gozatzeko eguna; gaur, 19:00e­tan hasita, Bertso Gutiziak saioa egingo da Basque Cu­li­nary Centerren, laugarrenez Kronikak antolatuta, Insa­lu­sen laguntzarekin.

Bertsolariek emango diote ha­siera ekitaldiari. Horretan ari­ko dira Unai Agirre, Maia­len Lu­janbio, Onintza Enbeita eta Aitor Mendiluze, eta gai-jar­tzai­le Unai Elizasu arituko da.

Saioa bukatuta, mokaduz mokadu bapo afaltzeko tartea izango da gero, BCCko ikasleen eskutik.

Sarrerak bukatu dira da­go­e­­neko, eta Kronikan jaso be­har dituztenek 17:00ak arte izango dute aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!