Erronkalariei egindako inkesten emaitzak aztergai, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Euskar Ari Du elkarteak bultzatutako Baietz Hernanik! ekimenean 1.000 lagunetik gorak hartu du parte, eta erronkaz erronka, euskera gehiago erabiltzeko saiakera egin dute 2018  urtean zehar. Aztiker Ikerguneak urtean zehar hainbat inkesta egin dizkie parte-hartzaileei, eta horietatik ateratako ondorioen berri emango da astelehenean egingo den aurkezpen irekian, 19:00etan Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!