Elkartasuna Aterpe. Konponbidea. Democracia. Llibertat izenburupean hainbat ekintza egin ditu Gure Esku Dagok kataluniar politikarien epaiketaren aurrean, Kataluniari Euskal Herriaren babesa helarazteko.
Duela bi aste hasi zen epaiketa Auzitegi Gorenean, eta aste honetan ere, horretan aritu dira. Hori horrela, beste jarduera bat antolatu du Hernaniko Gure Esku Dagok gaurko.
Lazo horiz josiko dute Tiloseta, preso dauden politikari kataluniarrekin elkartasuna adierazten duena.
Lazo bat, besarkada bat lelopean, eguerdiko 12:30etan jarri dute zita, horretarako.