Alokairu sozialean izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 5a, 01:00

Babes ofizialeko etxebizitza alokairu sozialean hartzeko, izenematea zabalik dago. Oraingoz, hamabost etxebizitza esleituko dira, baina azaldu dute itxaron-zerrenda osatuko dela «etorkizunean Udalak eskuragarri dituen etxebizitzak esleitzeko». Apirilaren 1era arte apuntatu ahal izango da. Izena emateko, Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) edo­ta www.hernani.eus web-orri­an dagoen eskaera-orria bete be­harko da, eta HHZn entregatu, beharreko dokumentuekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!