Hernani, Oberenaren kontra Beotibarren

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 23a, 01:00

Hernani eta Oberena kluben arteko txapelketa nazionalean neurtuko dira, gaur, 19:00etatik aurrera. Txapelketa pribatuetan garrantzitsuenetakoa da eta hiru partidu jokatuko dituzte guztira. Lau térdian Paul Ojuel Canabalen aurka ariko da; banaka Ioritz Arrieta, Garciaren aurka eta binaka Urkizu eta Labaka, Mata eta Aldaberen aurka. Oberenak talde gaztea eta sendoa du. Igandean Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute Ojuel eta Labakak, 11:00etan Alegin. Trinketean berriz, gaur 11:00etan, Gaskan, Oiartzabal eta Zugastik Gipuzkoako Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte Tolosaren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!