Inude eta Artzainen salto eta dantzak izan ziren aurrena, piruleteroen eta lore-saltzaileen opariak gero, erizainen ziztadak segidan, eta Musika Bandaren doinu alaiak azkenik. Guztien artean, ongietorria egin zieten aurtengo inauteriei, martxa ederrean! Kaxkoak, behintzat, festarako gogoa erakutsi zuen atzo.