Kadete mailako Kopa jokatzen ari dira futbolean Mundarrorekin aritzen diren neskak, eta ezin hobeto dabiltza. Lautik lau partidu irabazita, sailkapenaren buruan finkatu dira, eta Kopa gero eta gertuago daukate. Irabazi gabeko boladari eusteko aukera izango dute gaur ere; Urnietan jokatuko dute, arratsaldeko 15:30etan hasita bertako nesken taldearen kontra.